jueves, 24 de mayo de 2012

Kontsumo tailerrak

Atzo, maiatzaren 23an, ehunak landu zituzten eta gaur informazioa jaso dute interneti buruz. Oso interesgarria izan da.







miércoles, 23 de mayo de 2012

Kontsumo tailerrak

Aurten eskolan izan ditugu kontsumo tailerrak. Guk hiru eskatu genituen: yogurra, ehunak eta teknologia berriak. Atzo yogurra egin zuten eta gaur etxera eramango dute jateko. On egin!



lunes, 21 de mayo de 2012

Maiatzaren 16an Baso Bizidunaren azken tailerra egin dugu. Lehenengoa otsailaren 23an izan zen; Olaia deituriko andereñoa etorri zitzaigun eta elikadura arduratsuarekin lotutako jolasak egin genituen. Azkena oso dibertigarria izan da, Olaiak irakatsi digulako glogsterra egiten. Txarrena izan da ez dugula astirik izan ongi amaitzeko; baina dakigunez, orain egin dezakegu etxean.










lunes, 14 de mayo de 2012

Liburuaren egunean liburutegira joan ginen gure gelako ipuin ibiltaria irakurtzera.








TITANIC-en Urteurrena

Titanic

Ametsetetako transatlantikoa “RMS Titanic” oso
ezaguna izan zen bere hondamendiagatik. Bere lehen bidaia 1912ko apirilaren 10ean izan zen.

Titanic Chemburgotik Queenstownen portura joan zen eta hortik New Yorkera joen behar zuen. New Yorketik oso hurbil zegoen baina bidaian izotzmendi batekin topatu zen eta talka egin zuen. Sei zulo egin ziren, guztira ehun metro luzerako zulo bat.

Titanicek talka egin zuen gaueko 23:40tan hasi zen hondoratzen eta 2:20an amaitu zen hondoratzen. Bakarrik 16 bote zeuden, horrexegatik 2.227 pertsonetatik 1.517 hil egin ziren eta bakarrik 706 bizirik geratu ziren.

GURE IRITZIA:
Guk uste dugu kapitainaren eta telegrafistaren errua izan zela.



Olaia & Aroa.


lunes, 7 de mayo de 2012

Agenda 21eko maskotaren lehiaketa amaitu da. Aurtengo gaia "elikadura arduratsua" denez marrubi dotore batek irabazi du. Gure Maria Graciano izan da egilea eta maskotaren izena Fresi Txiki da. Zorionak Maria! eta hona hemen protagonista.