lunes, 17 de diciembre de 2012

BILBOKO EUSKAL MUSEOA

Gaur, azaroaren 15ean,  5.mailako ikasleok Bilboko Euskal Museora joan gara. Eskolatik goizeko hamarretan atera gara metrora joateko. Bilbon, Alde Zaharreko geltokian jeitsi gara eta Unamuno irteeratik atera gara. Unamuno enparantzan bi argazki atera ondoren, museora sartu gara.

Museoaren barruan, pixka bat itxaron dugu eta gero museoko klaustroan, Mikeldi izeneko eskultura bat ikusi dugu. Eskultura hori, ia ehun urte daramatza museoan eta Burdin Arokoa da.  Mikeldi Durangotik hurbil zegoen baseliza baten ondoan aurkitu zuten eta bere izena baselizaren ohorez jarri zioten.

Ondoren, lehenengo solairuan, Euskal Herriko arrantza , nola janzten ziren arrantzaleak eta nora joan behar zuten baleak eta bakailaoa  arrantza egitera azaldu digute  Solairu honetan ez dugu dena ikusi baina  pasatu gara antzinako artzainen erakusketatik.

Bigarren solairuan dagoena ez dugu ikusi eta orduan, 3.solairurantz abiatu gara.

Hirugarren solairuan, Bilboko maketa erraldoia ikusi dugu eta Mirenek, gure gidariak, azaldu digu zeintzuk izan ziren Mendi Bozineroak eta orduan, herriko ordezkaria Gernikako Batzar Etxera joan behar zela.
Segidan, Mirenek mapa bat eman digu eta pegatina batzuk jarri ditugu.

Niri asko gustatu zait eta gauza interesgarri asko ikasi ditut.
                                                                                                           Oier Santamaria Txapartegi




http://www.euskal-museoa.org/eus/presentacion.html

                                          
                                             
                                   


                                                      

No hay comentarios:

Publicar un comentario