lunes, 17 de diciembre de 2012

DESAGERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN ANIMALIAK

Gaur egun, espezie asko ari da desagertzen planeta osoan, hainbat arrazoi dela medio: kutsadura, berotze globala, deforestazioa eta abar. Penagarria da benetan !

GEPARDOA

Gepardoa desagertzeko zorian dago, habitat hutsagatik eta isileko ehizagatik. Gaur egun, gepardo asko zoologikoetan bizi dira. Ez dira hain arriskutsuak beste felidoak bezala, horrexegatik eskuratu ahal dira.

Gepardoa (Acinonyx jubatus) felidoen familiako ugaztuna da, guztietan azkarrena. Gepardoa, puma, leopardoa eta katu urrestatuak familia berekoak dira. Geopardoak ezin du orro egin,  ahots zorrotz bat du hegazti batzuk bezala.

Ornoduna eta tamaina handikoa da. Ikusmen ona dute eta lurreko animaliarik azkarrena da.
Animalia hauen bizileku aniztasuna mugatzen joan da  urteetan zehar. Bere bizilekua Afrikan dago, baina ehiza dela eta, geroz eta gutxiago geratzen dira.

Emeek kume bat eta bost bitartean izaten dituzte ernaldi bakoitzean. Jaiotzean kumeek ez dituzte orbanik eta haragia jaten dute.

Normalean, gepardoak animalia bakartiak dira, hau da, ez dira taldetan . Ugaztun haragijaleak dira , gazelak eta zebrak dira gehienetan ehizatzen dituzten animaliak baina, beste ugaztun gazteak ere adibidez, zebrak eta ñuak. Sarraskijaleek, hienak, haiek ehizatzen dutena lapurtzen diote, beraz, gepardoa eguerdian ehizatzen du, beste harrapariek lo egiten duten bitartean.
                                                                   Aingeru  Garay


                                                                                




PANDA HANDIA

Panda handia ugaztuna da, hartzen familiakoa. Bere jatorria Txina erdialdean dago.
Itxuraz, begi beltzak ditu eta bere ilea zuri eta beltza  du, handia eta lodia da.

Haragijalea eta belarjalea da, eta nahiz eta intsektuak, arrautzak, marraskariak... jan gehien jaten duena banbua da .

Panda handia animalia bakartia da. Eguna eguzkitan ematen du, hori da zeregin garrantzitsuena. Beste zeregin bat lo egitea da. Bere lurraldea markatzeko uzki gurina, gernua eta hatzaparrekin utzitako markekin egiten du.

Panda handia arriskuan dago bizitzeko lekuak kentzen dutelako. Gaur egun bizi diren panda handi gehienak zoologikoetan eta erreserba naturaletan bizi dira.
                                                                    
                                                                     Brais  Ferro  Sánchez
















No hay comentarios:

Publicar un comentario