viernes, 1 de junio de 2012

Anbotoko Mari

Bazen behin bi seme-alaba zituen mutil bat. Ez zeukan dirurik biak mantentzeko, orduan herrira joan zen eta entzun zuen Anbotoko Marik desira bat emango ziola bere kobazuloan sartzen zen mutil ausartari.
Hori entzutean mendira joan zen. Bi egun pasa eta gero kobazuloa ikusi zuen eta, beldurrik gabe, barrura sartu zen. Marik mutila ikustean esan zuen:
- oso trebea izan zarenez desira emango dizut, zer nahi duzu?
- diru pizka bat ondo bizitzeko- esan zuen mutilak.
- ondo, emango dizut, baina lehenago gauza bat egin behar duzu nik dirua emateko- erantzun zion Marik.
Mutila harrituta geratu zen Marik agindutakoarekin. Ezinezkoa zen mendi tontorrera igotzea eta giltza txiki bat bilatzea egun batean; baina Marik konfidantza zuen berarengan. Hogei ordu geroago tontorrean zegoen giltzarekin, Anbototik hurbil zegoen, baina ez zen garaiz heldu Marirengana. Ailegatzean honela esan zion:
- zuregan nuen konfidantza ez duzunez kontuan hartu, harria izango zara betirako. Hortik aurrera inork ez zuen mutila berriro ikusi.

 Olaia Almeida

No hay comentarios:

Publicar un comentario