Aitonaren etxea "cortijo" baten barruan zegoen. etxe asko bilduta zeuden patio baten inguruan. jauregitxoa, usotegia, zalditegia, artzainen etxea eta zaindariarena. Bere lau anaiekin bizi zen cortijoaren barruan, bere aita zaindaria zelako.
Amonaren etxea herriko inguruetan zegoen, eta sukaldea, lau logela eta patioa zeukan. Sei nebekin bizi zen eta bere aitak harategia zeukan.
Txikitan ez zegoen jostailurik; horrexegatik, beraiek egindakoekin jolasten ziren; amona berak egindako larruzko panpinekin eta aitonak, berriz, eginiko egurrezko ezpatekin.
Haien garaiko eskola oso pobrea zen, liburu bat besterik ez zeuzkaten!. Maisua, ordea, primerakoa zen, hala eta guztiz ere, txarto portatzen zirenean zaplastekoa ematen zien.
Oso urte gogorrak izan ziren, txikitatik lanean hasi zirelako, amama aitaren harategian eta aitona aitari laguntzen. Urteak joan urteak etorri, hogeitabost urterekin eskondu ziren eta bizitza berria hasi zuten.
Salma Martinez
No hay comentarios:
Publicar un comentario