Atzo ikasturteari amaiera emateko txango ederra egin genuen, Gorbeiara hain zuzen ere. Goizeko bederatziak eta laurdenetan atera ginen Barakaldotik. Oso eguraldi polita egiten zuen eta Areatzara abiatu ginen. Hor erakusketa ikusi genuen eta plazan hamaiketakoa hartu genuen.
Gero berriro autobusez mendira joan ginen eta nahiz eta hor ibilaldia egin genuen. Bide horretan animaliak ikusi genituen: zaldiak, zaldikumeak, behiak eta zezenak.
Naturari buruzko gauza asko ikasi genituen, adibidez nola jakin zuhaitz baten adina, txorien kantuak....
Oso azkar pasatu zen eta autobusa hartzeko ordua heldu zen.
Bueno, amaitu zen aurtengo txangoa, baina oraindik geratzen zaigu datorren ikasturtekoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario