miércoles, 20 de junio de 2012

Nire 5. maila

Nire  ustez, aurten, asko ikasi dut. Batzuetan aspertu naiz, baina gehienetan interesgarria iruditu zait. Gehien gustatu zaidana izan da interneten gauzak bilatzea eta ordenagailuetan egin ditugun komikiak, lanak, istorioak...Andereñoa majua da eta ondo azaltzen ditu lanak, baina batzuetan burugogorra da.
 Gehien gustatu zaizkidan arloak hauek dira: inguru, matematika, gorputz hezkuntza eta plastika; eta gehien gustatu zaidan lekua patioa, dudarik gabe.
 Lagunei buruz, esan nahi dut lagun berri asko egin ditudala pasaden urtean beste gelakoak zinenak eta lagun minak bilakatu direnak.
Arazoak egon dira, baina hori betiko zera da lagunen artean, batez ere futbolean jokatzen. Asko gozatu eta ikasi dut aurten eta espero dut datorren urtean gehiago ikastea.

Enaitz Bilbao



Nire 5, maila

Ni aurten 5. mailan nago. Hasieran oso arraroa iruditzen zitzaidan ume asko gela batean egotea eta arbela digitala edukitzea; orain, aldiz, arraroa iruditzen zait gela batera sartzen naizenean ikasle gutxi ikustea eta bakarrik arbela arrunta egotea.
Gela handia eta argitsua da, sartzen zarenean, bi arbela daude, arrunta eta; atzean armairuak daude eta haietariko batean ordenagailuak sartuta daude.
Nire irakaslea Elena deitzen da, alde onak eta txarrak ditu, guztiok bezala. Onak dira oso majua dela asko laguntzen digulako eta ondo irakasten duela, azken biak oso garrantzitsuak dira; txarra da batzuetan burugogorra dela.
Ikasturte hau asko gustatu zait lanak egin ditugulako: istoriak, aiton-amonen bizitza...eta izkanbilak izan ditugunean hitz egin dugulako eta ia beti konpondu egin ditugulako.
Nire gurasoen eta nire ustez lan asko egin dugu, adibidez, liburuak amaitu ditugu eta lanak
ere interesa piztu digu interneten gauzak bilatu ditugulako eta horrela adiago egon gara eta gehiago ikasi dugu. Nik espero dut 6. maila horrela edo antzekoa izatea.

Oihane Redondo


Nire 5. maila

Niretzat 5. maila ona izan da. Ondo eta txarto pasatu dut. 5. maila zailagoa zela pentsatzen nuen baina guztiz kontrakoa izan da. Lagun asko egin ditut eta hori gustatu zait.
Elena izan da gure andereñoa, oso majua eta ona da; baina, haserretzen denean, guztiak bezala, umore txarra du.
Ikasturte hau oso azkar pasatu zait eta ez zait gustatzen gero eta gutxiago falta dela institutura joateko.

Olaia Almeida




No hay comentarios:

Publicar un comentario