Aurten 5.A gelako tutorea izan naiz. Hasieran urduri eta kezkatuta nengoen ikasle berriak izango nituelako eta gainera bi gelatakoak zirelako; baina ezagutu bezain laster, eta beldurra alde batera utzita, gustura sentitu nintzen haiekin. Nere ikasleek lan handia egin dute ikasteko gogoa izan dutelako eta biziki parte hartu dutelako nik proposaturiko ekintza guztietan. Haiek gauza berriak ikasi dituzte, batez ere iritzia ematen eta defendatzen; eta nik haiengandik ere asko ikasi dut. Izugarri gustatu zait haien arrazonamenduak eta kritikak entzutea haien barruko hazkundea ikusi ahal izan dudalako. Haien hitzak baliogarriak izan dira nik ere hausnarketa egiteko eta gero eta hobeto egiten saiatzeko.
Aukera izan dut beraiekin edozein gairi buruz hitz egiteko eta askotan kezkak eta sentimenduak kontatu dizkidate. Saiatu ere saiatu naiz haien arteko lizkarrak konpontzen eta nik uste dut horrek gure erlazioa estutzen lagundu duela. Hori dela eta, orain ez dira nire ikasle berriak, neure ikasleak baizik.
Elena andereñoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario